XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nekazaria da komeni zaionean

Gaur egun pigmeo askok urtean denboraldi bat bakarrik igarotzen dute oihanean, eta urtaro lehorrean nekazarientzat lan egiten dute janari, tresna, alkohol, tabako, manioka, platano eta abarren truk.

Baina berek nekazariari haragia eta oihaneko beste produktu batzuk ere ematen dizkiete.

Merkataritzako harreman hau gure ikuspegitik desegokia da pigmeoarentzat, baina, kontuz!, harreman hori pigmeoak ontzat ematen duenean bakarrik izaten da.

Pigmeoak badaki nekazariak ustiatu egiten duela eta aberea bailitzan tratatzen duela, baina hark badaki ahal duen guztian janaria lapurtuz mendekua hartzen eta nagusiari iseka egiten.

Horretarako nekazariak beren bila kanpamendura etortzeko duten bidean kaka egiten dute.

Gainera nagusiak ongi tratatzen ez badituzte, oihanera joaten dira eta han ez dago haiek inola ere aurkitzerik.

Nolanahi ere, pigmeoari nekazaritza ez zaio atsegin.

Ehiztari-bizimodua atseginagoa da eta ez da horrenbesteko ahaleginik egin behar.

Arazoa da oihana, beren etxea, gero eta gehiago murrizten ari direla

Horrela bizimoduz aldatzera edo suntsitzera derrigortzen dituzte.

Gizarte hauek etorkizunik ez dute ekonomia industrialak beren habitata eta ohizko bizimodua deusezten ari direlako, nahiz eta habitat horretako ondasunak beste batzuk eskuratu nahi badituzte ere haienak izan.

Azken milaka urteetan aldaketa garrantzitsuak izan ziren: elikagaiak nekazaritzaren eta abelazkuntzaren bidez produzitzen hasi ziren eta horren ondorioz biztanleriaren dentsitatea asko hazi zen.

Gaur egun orain dela 10.000 urte baino mila aldiz ugariagoak gara gizakiok.

Gure bizimodua erabat aldatu da, muturreko baldintza ekologikoak dituzten ingurune natural gutxi batzuetan izan ezik (oihan tropikalean edo tundra arktiarrean izan ezik, adibidez).

Lurralde horietan ez da aldatzeko aukerarik eta bultzadarik egon (...)